juan Mari Maizkurrena hernaniarra asteartean askatu zuten Estremera (Madril) kartzelatik, fiantzapean, zazpi hilabete barruan pasa eta gero. Astearte iluntzean iritsi zen Hernanira, eta ostegun arratsaldean, 20:00etan, herritar talde batek ongi etorri beroa egin zion, Kaxkoan. Agurra dantzatu zioten, eta lore sorta eman zioten hernaniarrari, herritarren txalo artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!