Karabelgo auzo eguna dute gaur, haurrei begira urtero antolatzen duten eguna. Dianak esnatuko ditu Karabelgo bizilagun lotienak, goizeko 11:00etan, eta haurrek izango dute protagonismoa hortik aurrera, ia egun guztian. Buruhaundiak 12:00etan, eta Haur Jolasak 16:00etan... Txokolatada 18:30etan, eta Entzierro Txikia 19:30etan... badute non gozatu Karabelera inguratzen diren haurrek. Bukatzeko zezen-suzkoa, 20:00etan. 13:00ean Tortilla Txapelketa dute, eta auzotarrei dei egin diete, animatzeko, nahi adina tortilla eraman ditzazketela. Tortilla dastaketa ere izango da, eta barrikotea eta pikoteoa jarriko dizkiote aldamenean, lagungarri modura.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!