Bihar, Bidaian... ipuin antzeztua eskainiko dute Lur Korta eta Izaskun Mujika antzezleek, Astigarragan. Bertako AEK euskaltegiak antolatu eta Udalak lagundutako saioa da. Haurrei zuzendutako emanaldia izango da. Emanaldia Joseba Barandiaran enparantzan izango da, 18:00etan. Euria eginez gero, frontoian. Korrika 17ko arropa ere salgai izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!