48.000 vatioko argia Landaren

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 16a, 02:00

errugbiak argi berriak di­tu, denboraldi berriari aurre egiteko. Lehen zeukatena bai­no bost aldiz argi haundiagoa egingo duen argiteria jarri dute, Landareko bigarren ze­laian, eta batez ere, entre­na­men­duetan erabiliko dute, asteartean azaldu zutenez. «10 urte pasa dira, behar hori detektatu zenetik, eta aurten lortu dugu, zelai bati behar bezalako argia jartzea». Berez, bi zelaietan jarri nahi dute tankerako argiteria, eta pausoka joateko as­moa azaldu dute. Oraingoz, bigarren ze­laian jarri dute, erabilpen haundiagoa ematen bai­tzaio za­ti horri, «entrenamenduetarako behar dugu batez ere, eta horregatik au­keratu du­gu bigarren ze­laia».

120.000 euroko inbertsioa

Mikel Armendarizek egin du argi berriak jartzeko proiektua eta lana, eta Hernaniko Udalak ordaindu du inber­tsioa, 120.000 eurokoa. Ar­men­darizek eman zituen xe­hetasunak asteartean: «lehen 100 lux zituen, eta orain 500 lux; potentzi doblearekin, teknologia be­rria­ri esker, argitasuna bost aldiz haundiagoa lortu dugu, bi aldiz potentzia gehiagorekin. 3 hilabeteko lana izan da, martxotik ekainera, eta 8 poste jarri dira, 2.000 vatioko 24 fokorekin. Guztira, 48.000 vatio». yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!