Bergarako eliza plazan, 20:30etatik aurrera Agur Everest emanaldia ikusi eta entzun ahal izango da, Joxan Goikoetxeak sortua, Martin Zabaleta eta euskal espedizioak Everest igo zuteneko 30. urteurrenean. Bergarako Orhipean-Euskararen Herria plazaz plaza izeneko ekintzen barruan joango da emanaldi hori ere. Bestalde, Beñi Agirre hernaniarrak hitzaldia emango du, Angel Rekalde, eta Koldo Martinezekin, Euskal Herria, Euskadi, Nafar Estatua eta Baskonia kontzeprtuei buruz, leku berean, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!