Euskal Jaiek sasoi berriko bigarren urtea dute aurten, iaz arrakasta haundia izan baitzuten. Bihar hasiko dituzte jaiak, Jai Alai emanaldiarekin, eta igandera arte egun guztian izango da festa, orain dela 100 urteko euskal jaiez jantzia. Orduko egitaraua mantendu egin da, eta berrikuntzak sartu dituzte antolatzaileek, Udalak eta Hernaniko herritar, talde eta elkarteek.
Abeltzaintza azoka Tilosetan
Larunbatean Abeltzaintza Azokak hasiko du jaia, goizeko 10:00etan. Hernaniko eta inguruetako hazienda ekarriko dute kaxkora, eta aspaldi ikusten ez den irudia berrituko da. Txakolin probaketa, bertso poteoa eta herri bazkaria eguerdian izango dira, eta arratsaldean, kalejira eta erromeria, Ttarla dantza taldea eta Ezpeletako taldearekin.
Sagar eta sagardo eguna, igandean
Igandeak ez du gutxiagorako emango. Sagardo probaketa, sagar erakusketa, sagar biltzea, sagardo egitea, eta abar antolatu ditu Tolarea elkarteak, Gudarien plazan. Aldi berean, Trikitixa Txapelketa izango da Kriskitiñak antolatua, eta perretxiko erakusketa, Urretxak antolatua. Musika Bandak eta Txistularien Bandak dantzaldia eskainiko dute Tilosetan, eta bertsolariek agurtuko dituzte jaiak.
Arratsaldean, San Joan Konpartsak karroza aterako du, Gudarien plazatik, eta sagardoari buruzko ikuskizuna paseatuko dute, kalean gora eta behera.
Bi berrikuntza aurten
Berrikuntzak ere baditu aurtengo egitarauak. Umeentzako ekitaldiak antolatu dira, batetik: erraldoi eta buruhaundiak, haurrentzako tailerrak... Bestetik, orain 100 urteko egitarautik proba berezi batzuk errekuperatu dituzte: lokotx biltzea, marmita eramatea, eta suildunen (suhiltzaile) lasterra, 11:30etan, Tilosetan.
Herritarrei parte hartzeko deia, herriko 13 taldek
Udalak lagunduta, Hernaniko 13 taldek antolatu dituzte aurtengo jaiak, eta dei egin diete hernaniar guztiei, jantzi baserritar jantziak, eta kalera ateratzeko, festara. Taldeak: Kaxko, San Joan Konpartsa, Ttarla, Kriskitiña, Gazte Asanblada, Urretxa, Tolarea, Musika Banda, Txistulari taldea, Abesbatzak, Musika Eskola, Pelota elkartea, eta Santa Barbara.
EGITARAUA:
Irailak 17, ostirala
18:00 eta 20:00 ‘Jai Alai’ emanaldia Aukeran dantza konpainiarekin.
Irailak 18, larunbata
10:00 Abeltzaintza azoka Tilosetan.
10:30 Sendabelarren erakusketa.
11:30 Lokotx biltzea, marmita eramatea eta suildunen (suhiltzaile) lasterra Tilosetan.
Txakolin eta talo dastatzea Iturriaga kalean (Santa Barbara elkartean).
12:00 Erraldoi eta buruhaundiak. Kriskitiña Dantza Taldea.
12:30 Herri kirolak Tilosetako frontoian.
13:00 Bertso poteoa.
14:30 Herri bazkaria Gazte Asanbladak antolatuta, Atsegindegin.
17:30 Ttarla dantza taldearekin kalejira.
18:30 Haurrentzat tailerrak arkupetan.
19:30 Ezpeletako taldearekin
erromeria Plaza Berrin.
Irailak 19, igeandea
Diana Txistularien Bandarekin.
10:00 Sagarra eta Sagardoaren Eguna Gudarien plazan. Tolarea kofradia.
10:00 Urretxa mikologia elkartearen erakusketa Plaza Berrin.
11:30 Pelota partidak Tilosetan.
12:00 XII. Trikitixa Txapelketa Plazan.
18:30 Karrozaren irteera Plazatik.
19:30 Dantzaldia Musika Bandarekin eta Txistularien Bandarekin Tilosetan.
21:45 Jaien bukaera: bertsolariak...