Auzo festa, larunbatean Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 15a, 02:00

Haurrentzako ekintza asko izango dira larunbateko programan: buruhaundiak, haur jokoak eta tartean, moto lasterketa izango dituzte. Helduentzat tortilla txapelketa-probaketa izango dira.

Larunbatean auzo festa izango dute Karabelgo bizilagunek, Belkara auzo elkarteak antolatuta. Haurrei begira an­tolatutako festa da larunbatekoa, baina helduek ere izango du­te zer egina eta denbora pa­sa. Umeentzako moto lasterketa dute berrikuntza nagusia.
Haurrentzat ekintzak,
goiz eta arratsaldez

12:00etan buruhaundiekin aterako dituzte lehenengo izerdiak txikienek, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera arratsalde bete ekintza dituzte: tartean, moto lasterketa txikienen­tzat (daukatenek, berea eramateko eskatu dute).

Tortilla txapelketa,
barrikotea eta pikoteoa

Eguerdian non jana badute Karabelgo auzotarrek. Tortilla txapelketa dute 13:00etan, eta nahi adina tortilla eraman li­tzake auzotar bakoitzak. Txapelketaz gain, barrikotea eta tortilla nahiz pintxo pikoteoa ere izango dituzte.

KARABELGO AUZO EGUNA

  • 11:00 Diana
  • 12:00 Buruhaundiak
  • 13:00 Tortilla Txapelketa-Dastaketa eta Barrikotea eta Pikoteoa.
  • 16:00 Haurrentzako Jokoak. Pitxar haustea, sokatira, sagar zintzilikaria, zaku lasterketa, moto lasterketa...
  • 18:30 Txokolatada
  • 19:30 Entzierroa, gezurrezko zezenak.
  • 20:00 Zezen Suzkoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!