Amher SOS Arrazakeria taldeak hilabete luzatu du argazkiak aurkezteko epea, Argazki Lehiaketarako. Urriaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira argazkiak, Inmigrazioa gaiaren inguruan. Irabazleak zein diren, urriaren 30ean esango dute. Hiru sari izango dira: 13 urtetik beherako onenarentzat, 14 urtetik gorako onenarentzat, eta argazki herrikoienarentzat. Hernaniko argazki dendek jarriko dituzte sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!