Elkano 17, Emakume Zentroak tailerrak egingo ditu aurten ere, eta apuntatzeko aukera dago, gaur eta bihar, 16:30etatik 18:00etara, elkartean bertan. Tailerrak honakoak dira: pintura, puntokruz, pitxiak, korte eta jantzigintza, bolilloak eta bainikak, eta gimnasia. Horrez gain, jakinarazi nahi dute, Donostiara irteera kulturala egingo dutela, irailaren 30ean, 16:00etan. Izena emateko ordutegia berean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!