Herritar talde batek deituta, AHTren kontrako eguna egingo dute urriaren 16an Hernanin. «aht ez da tren bat soilik, mundua ulertzeko era bat baizik; ez diegu utziko ama-lurraren hilkutxa eraikitzen», dio, Kronikara bidalitako oharrak, eta nola litekeen krisi urteetan, horrelako «obra faraoniko» bat bultzatu. AHTren kontra egiteko herri ekimena beharrezkoa dela diote, asanbladak, ekintza zuzenak eta desobedientziaren bidez.