Kontxako Badiarekin, Gipuzkoako Liga irabazi du Luis Goñi hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 13a, 02:00

Luis Goñi hernaniarrak iaz heldu zion berriz igeriketari, hainbat urteren ondoren, eta emaitza txukunak lortu zi­tuen, besteak beste, Gipuz­koa­ko trabesiatan. Aurten, txukun ez, inor baino hobeto ibi­li da eta Gipuzkoako Li­gako 6 trabesiatatik 4 irabazi ditu, eta horrekin, Liga bera.
Azken trabesia herenegun jokatu zen, Kontxako Badia­koa, hain zuzen. Goñik 00:26:22 denboran egin zituen 2.220m. Bigarrena Jaime Caballero izan zen, 00:27:57ko denborarekin. Hiru­garrenak, Ion Tre­kuk, 00:28:10 behar izan zi­tuen.

Hernaniren izenean,
beste sei parte hartzaile

Denera 323k hartu zuten parte eta horietatik 7k Herna­ni­ren izenean eman zuten ize­na. Honakoa beste seien sailkapena: Os­car Gonzalez 61garrena, 00:34:44; Asier Garzia 65ga­rre­na, 00:34:51; Iker Irazu 108ga­rrena, 00:37:15; Iñigo Garcia 121ga­rrena, 00:37:57; Mi­kel Jokin Tomasena 170ga­rre­na, 00:40:38; eta Joxeba Iurra­mendi 280ga­rrena, 00:48:55.

6tik 4 trabesia, Goñik
Gipuzkoako Ligaren barruan 6 trabesia sartzen dira: Geta­ria-Zarautz, Txingudi, Paseo Berria, Irla, Haize Orrazea eta Kontxako Badia. Goñik Geta­ria-Zarautzen 3garren egin zuen, Haize Orrazean 2garren eta gainerakoetan lehenengo postua lortu zuen. Hala, guztira 400 puntu lortu ditu Ligan; bigarrenari, Jaime Ca­ballerori, 17.96 puntuko aldea atera dio.
Hernaniren izenean, beste zortzik ere hartu dute parte Gipuzkoako Ligan eta honela geratu dira sailkapen orokorrean: Eustaquio Velis 26ga­rren; Oscar Gonzalez 47ga­rren; Iñigo Garcia 53ga­rren; Asier  Garzia 81garren; Aitor Goñi 124garren, Ioritz Aldabe 129garren; Iban Fer­nandez 137garren; eta Ander Altuna 147garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!