Hernaniko lau mugalariek omenaldi beroa jaso zuten atzo, Loidi pareko oroitarrian

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 13a, 02:00

Comete Sarea, Bigarren Mun­­du Gerran naziengandik ihesi zebiltzanei lagun­tzeko sortu zen sarea da eta hori omentzeko, auten ere ibilaldia egin da mugaren bi aldetara. Ohi bezala, ibilaldiak Hernani izan zuen azken jomuga. Atzo iritsi zen Osi­ñaga auzoan, Loidi parean dagoen oroitarrira eta bertan, Hernaniko 4 mugalari­ak izan zi­tuzten gogoan: Tomas Ana­bi­tarte, Martin Erraz­kin, Juan Ma­nuel Larburu eta denetan ezagunena, Floren­tino Goi­ko­etxea.

Nazioarteko ordezkaritza
Omenaldian izan ziren, besteak beste, Nadine Du­mon Comete Sarea­ren sor­tzailea, Goikoe­txeak muga pa­satzen lagundutako hiru iheslari, tartean, Geor­ge Duffe abiadorea, eta Goikoe­txearen anaia, Antonio. Guz­tiek es­kerrak eman zizkieten omenaldira gerturatutako se­nide eta herritarrei eta na­zio­ar­tetik etorritako herritarrei, hala nola, Belgika, Australia, Eskozia, Irlanda, AEB...
Lau mugalarien oroitarrian lore eskaintza egin ondoren, hiru iheslariek Goikoetxea ezagutu zuten eguna ekarri zuten gogora eta zenbait anekdota ere kontatu zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!