Elkano 17 Emakumeen Zentroak hainbat ikastaro antolatu ditu ikasturte honetarako eta izena emateko egunak asteartea eta asteazkena izango dira, 16:30etatik 18:00etara. Ikastaroak honakoak: astelehen eta asteartetan, pintura; asteazkenetan, gurutze-puntua (punto de cruz), pitxiak eta jantzigintza; ostegunetan, bolillo eta bainikak; eta astelehen, asteazken eta ostiraletan, gimnasia.
Horrez gain, hilaren 30ean Donostiako Untzi Museora irteera antolatu dute. Joan nahi duenak lehenbailehen eman behar du izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!