Latsunbeberri-Marieluts auzoko jaiak atzo bukatu ziren jaietako egun haundiarekin. Goizean haur eta gazteak izan ziren protagonista. Marrazkiak eta eskulanak egin eta jokoekin gozatzeko aukera izan zuten. Zaku karreran eta futbolinean fin aritu ziren.
Auzoko patata tortillarik goxoena zeinek egiten duen ere erabaki zen: Begoña Duranek, hain zuzen. Koldo Sevillano eta Txiki Rodrigo gertu ibili ziren. Guztira 11 tortilla aurkeztu ziren. Auzo bazkari ederra egin eta arratsaldean ez zen girorik falta izan. Eta giro horri iluntzera arte eusteko izan zuten aitzakia Atarrabiyon: musika emanaldia.