Denboraldia gaur hasiko da CD Hernani futbol elkartearentzat eta denboraldi berria estreinatuko dutenak Ohorezko Erregional mailako jokalariak izango dira. Talde gaztea da eta gogotsu dago denboraldiari ekiteko, Ibor Manzano entrenatzaile berriaren esanetara. Aurredenboraldi oso ona egin dute eta goiko postuetan ibiltzeko asmotan, borrokatzeko prest daude. Aloña Mendi taldearen aurka jokatuko dute gaur, 16:30etan, Oñatin.
«Jubenilek oso ekipo ona»
Jubenilen Liga Nazionaleko Hernani taldeak ere gaur hasiko du denboraldia. Arena talde bizkaitarraren aurka jokatuko dute 11:30etan, Zubipen. Ricardo Ramos elkarteko presidentearen esanetan, jubenilek oso ekipo ona dute. Taldeko gehienak iazkoak dira, hau da, bigarren urtea izango dute jubeniletan eta iaz ondo ibili zirela kontuan hartuta, aurtengoa denboraldi hobea izatea espero dute. Entrenatzailea David Muñoz izango da, iaz Ohorezko Erregionalen entrenatzaile zena.
Ohorezko Kadeteek ere gaur jokatuko dute estreinako partidua. 09:30etan jokatuko dute Antiguokoren aurka, Zubipen.
Emakumezkoen Ligako
taldean, ilusioa
Futbol elkarteak nabarmentzeko duen beste talde bat Emakumezko Ligan jokatzen duen taldea da. Iazko talde bera mantentzen dute, aldaketaren bat edo beste izan arren. Eta iaz bezala, oraingoan ere urte ona egiteko ilusioa dute. Eta nabarmendu dutenez, aurten emakumezkoen bi talde izan beharrean, hiru izango dira, infantilak animatu egin baitira.
Mariskadaren zozketa
martxan
Denboraldi berriarekin bateera, CD Hernaniko mariskadaren zozketa martxan jarriko da gaur. Txartelak salgai egongo dira ohiko lekuetan eta lehenengo zozketa irailaren 17an izango da.
Horrez gain, jakinarazi dute, bazkide txartela bankutik helbideratuta ez dutenek, Miguel Lujanbiori eskatu beharko diotela.
Batzar Nagusia,
asteazkenean
Irailaren 15ean, hau da, datorren asteazkenean, Ohiko Batzar Nagusia izango da Zubipen. Lehenengo deialdia arratsaldeko 18:30etan da eta bigarrena arratsaldeko 19:00etan. Gai zerrenda honakoa da: Lehendakariaren hitzaldia; aurreko aktaren irakurketa eta onarpena; kirol memoria; 2009/2010eko gastuak eta sarrerak; 2010/2011eko aurrekontuaren azalpena eta onarpena; eta erregu eta galderak.
DATU OROKORRAK:
- 250 neska-mutil federatu.
- 175 neska-mutil Futbol Eskolan.
- 12 kide zuzendaritzan.
- 25 entrenatzaile inguru.
- 4 aldagela.
- Gimnasio 1.
13 talde
Ohorezko Erregional maila
- Entrenatzailea: Ibor Manzano
- Enkargatua: Joserra Aranzabe
- Delegatua: Jose Mari Mendizabal
- Prestatzaile fisikoa: Ekaitz Etxebeste
Emakumezkoen Liga
- Entrenatzailea: Aritz Arregi
- Delegatua: Ioritz Luis
1go maila Erregionala
- Entrenatzailea: Dani Plaza
- 2. entrenatzailea: Imanol Sein
Jubenilen Liga Nazionala
- Entrenatzailea: David Muñoz
- Delegatua: Ivan Sorondo
1go maila Jubenila
- Entrenatzaileak: Rodrigo Iñurritegi eta Zigor Cornago.
Ohorezko Kadetea
- Entrenatzaileak: Erlantz Mendiable eta Edorta Fernandez
1go Kadetea
- Entrenatzaileak: Aitor Portillo eta Iban Gil
Emakumezko Kadetea
- Entrenatzailea: Ion Zabaleta
- 2. entrenatzailea: Andoni Loran
- Delegatua: Josean Arabiatorre
Ohorezko Infantila
- Entrenatzaileak: Jon Loran eta Lander Ibarburu
Infantil Txiki
- Entrenatzailea: Aritz Aranzabe
Partehartze Infantila
- Entrenatzaileak. Unai Elizalde eta Ander Kijano
Emakumezko Infantila
- Entrenatzaileak: Jone Aldaregia eta Ane Aierbe
Alebina
- Entrenatzailea: Jordi Telletxea