Auzoko egun haundia gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 11a, 02:00

Latsunbeberri-Marieluts auzoko jaiak atzo hasi ziren. Futbito eta Fron­tenis Txapelketak jokatu ziren arratsaldean eta ondoren sardinada eta kon­tzertuak izan ziren. Eta gaur egun haundia izango dute auzotarrek. Egun osoan zehar izango dituzte ekintzak: 09:30etan haur jokoak; 10:30etan marrazki erakusketa; 11:00etan Tortilla Lehiaketa; 14:00etan bazkaria; 16:30etan puzgarri eta ohe elastikoak; 17:30etan Ping-Pong Txapelketa; 19:00etan Toka eta Igel Txapelketak; 19:30etan txokolatada; eta 20:30etan musika.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!