Udako azken maukaren bila, Atsegindegira!

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 11a, 02:00

Berriak elkarteak antolatuta, atzo bezala, merkealdietako Stock Azoka izango da gaur goizean Atse­gin­degin. Bertan, udako merkealdian saldu gabe geratu diren produktuak izango dira erosgai, merke-merke;  merkealdian baino merkeago izango baitira prezioak. Or­dutegia, goizeko 10:00etatik 14:00e­tara izango da.
Hernaniko dendetako 16 postu izango dira azokan eta batez ere, arropa izango da erosgai, hel­du eta umeentzat. Kiro­la egiteko arropan ere eskaintza zabala izango da oraingo honetan.
Horrez gain, haurrei zuzendutako ekintzak ere jarri ohi di­tuzte azokan, ha­­­la nola, puzgarriak, tailerrak... Orain­­­go honetan, Txu-txu trena izan­go dute.

Ostiral arratsaldea, arrakastatsua
Orain arte, Stock Azokak larunbatetan egin izan dira, egun osoan. Baina la­run­bat arratsaldetan inor ez zela ibil­tzen ikusita, oraingo honetan bi egu­netan banatzea erabaki zuen Berriak elkarteak, ostiral arratsaldean eta la­run­bat goizean jarriz azoka. Atzo asmatu zuten, jende mordoa ger­turatu baitzen Atsegindegira. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!