Bi lagunentzako otordua irabazteko aukera AEKn

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 10a, 02:00

udako oporrak bukatuta, Hernani-Astigarragako AEKk 2010-2011 ikasturterako matrikulazio kanpaina martxan jarri du dagoeneko. Eta ikastaroetan izena emateko aukeraz gain, motorrak berotzen hasteko, galdera lehiaketa bat ere antolatu du euskaltegiak. Irabazleak bi lagunentzako otordua lortuko du.

Iraila amaiera arte parte hartzeko aukera
Hernani eta Astigarragan, bietan egingo da lehiaketa; herri bakoitzari buruzko 10 galdera erantzun beharko dira. Hernaniko Errioguarda edo Astigarragako Ibai-Lur jatetxeetan bi lagunentzako otordua lortuko du irabazleak. Iraila amaiera arte izango da parte hartzeko aukera. Lehiaketan parte hartzeko orriak bi herrietako kultur etxeetan eta hainbat ta­berna eta komertziotan aurkitu daitezke eta erantzun ondoren, bertan izango diren postontzietan utzi, euskaltegietara eraman edota e-mailez bidali daitezke erantzunak: hernani@aek.org edo astigarraga@aek.org helbideetara, hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!