Ehun urte atzera egingo du Hernanik datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 10a, 02:00

Ehun urte eta gero, iaz be­rres­kuratu ziren Euskal Jaiak Her­nanin eta izandako arrakasta iku­sita, aurten be­rriz antolatu dituzte Udalak eta he­rriko tal­de eta elkarte ez­ber­dinek el­kar­lanean. Dato­rren ostiralean hasi eta igandera arte luzatuko dira. Hel­bu­rua da orain dela 100 ur­te bizitakoa gaur egu­nera ekar­tzea. Hori horrela, abel­tzain­tza azoka eta sagardo egu­na izango dira, garai hartan zu­ten ga­rrantzia nabarmentzeko, eta ga­rai hartako musika eta dan­tzak ere berreskuratuko di­ra. Ho­rrez gain, orain dela 100 ur­teko egitarauan bildutako he­­rri kirol berdinak antolatu di­tuz­te. Be­rritasun gisa, baita ere, haurrei zuzendutako ekin­­tza gehia­go izango dira.

Egitaraua

Irailak 17, ostirala
18:00 eta 20:00 ‘Jai Alai’ emanaldia Aukeran dantza konpainiarekin.

Irailak 18, larunbata
10:00 Abeltzaintza azoka Tilosetan.
10:30 Sendabelarren erakusketa.
11:30 Lokotx biltzea, marmita eramatea eta suildunen (suhiltzaile) lasterra Tilosetan.
           Txakolin eta talo dastatzea Iturriaga kalean (Santa Barbara elkartean).
12:00 Erraldoi eta buruhaundiak. Kriskitiña Dantza Taldea.
12:30 Herri kirolak Tilosetako frontoian.
13:00 Bertso poteoa. 
14:30 Herri bazkaria Gazte Asanbladak antolatuta, Atsegindegin.
17:30 Ttarla dantza taldearekin kalejira.
18:30 Haurrentzat tailerrak arkupetan.
19:30 Ezpeletako taldearekin erromeria Plaza Berrin.

Irailak 19, igeandea
Diana Txistularien Bandarekin.
10:00 Sagarra eta Sagardoaren Eguna Gudarien plazan. Tolarea kofradia.
10:00 Urretxa mikologia elkartearen erakusketa Plaza Berrin.
11:30 Pelota partidak Tilosetan.
12:00 XII. Trikitixa Txapelketa Plazan.
18:30 Karrozaren irteera Plazatik.
19:30 Dantzaldia Musika Bandarekin eta Txistularien Bandarekin Tilostean.
21:45 Jaien bukaera: bertsolariak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!