Bazkariko txartelak erosteko azken eguna bihar, eta bilera astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 11a, 02:00

Euskal Jaiak datorren ostiraletik igandera izango dira Hernanin eta larunbatean herri bazkaria izango da Atsegindegin, Gazte Asanbladak antolatuta. Txartelak erosteko azken eguna bihar da. Salgai daude Garinen, Goiz Argin eta Oindin, 12 euroan. Horrez gain, astelehenean bilera izango da azken zalantzak argitzeko, 19:30etan Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!