Sardinada eta kontzertuekin hasiko da gaur, bi eguneko festa

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 10a, 02:00

Latsunbeberri eta Ma­rie­luts auzoko jaiak gaur ha­siko dira eta horretarako, sar­dinada eta kontzertuak an­tolatu di­tuz­te, aurten giroa ostiraletik pizteko. Horrez gain, ohiko Fut­bito eta Fron­tenis Txapel­ketak jokatuko dira arratsaldean.


Egun haundia ekintzaz betea, bihar
Auzoko jaiak indartzeko, gaur sardinada eta kontzer­tu­ak izan­­go badira ere, la­run­batak ja­rraitzen du egun haundia izaten eta aurten ere ekintza mordoa antolatu di­tuzte, ho­rie­tako asko haur eta gazteei zu­zen­du­ak. Esa­te­rako, goizean jokoak izango dituzte eta arra­tsaldean puz­garriak eta ohe elastikoak auzoko hiru gu­ne ezber­di­ne­tan. Indarrak be­rres­kuratzeko txokolatada ere izango dute. Horrez gain, hain arrakas­ta­tsua egin den Tortilla Lehiaketak ez du hutsik egingo bihar. Iaz 20tik gora tortilla aur­keztu ziren. Eta urtero be­za­la, ondoren, bazkaria egingo dute Karobi elkartean. Jaiegu­na dantzan amaituko dute.

Egitaraua

Gaur, ostirala
18:30 Futbito Txapelketa balioaskotarako pistan.
18:30 Frontenis Txapelketa auzoko frontoian.
20:30 Sardinada.
22:00-01:30 Rock kontzertuak Atarrabiyon: Hilotz, New Souls eta Met-Heav taldeak.

Bihar, larunbata
09:00 Suziri jaurtiketa.
09:30-12:30 Betiko jokoak: zaku lasterketa, altxorraren bila, zinta lasterketa (txirrindaz), zapi jokoa, futbolina.
10:30 Marrazki erakusketa (norberak bere marrazkia eraman) balioaskotarako pistan.
11:00-12:00 Tortilla Txapelketa:

  • 1. Saria: Balneoterapia+SPA (2 pertsonentzat).
  • 2. Saria: SPA (2 pertsonentzat. Argia Zentroan.

12:00 Trikitilariak eta buruhaundiak.
13:00 Sari banaketa Atarrabiyon. 
14:00 Bazkaria Karobi elkartean.
16:30-19:30 Puzgarriak balioaskotarako pistan eta Kiroldegi aurrean eta ohe elastikoak Marielutsen.
17:30 Ping-pong Txapelketa frontoian.
19:00 Toka eta Igel Txapelketa Karobin.
19:30 Txokolatada frontoian.
20:30-01:30 Musika Atarrabiyon.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!