Arau Subsidiarioei buruzko azalpenak emango dituzte gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 9a, 02:00

Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan izango da. Datorren asteazkenean bigarren hitzaldi bat izango da. Horrez gain, hilabete osoan ikusgai daude Arau Subsidiarioak Biterin.

Hamabi urte tramitazioetan pasa eta gero, aurten eman dio hasierako onarpena Plenoak Arau Subsi­dia­rioen testu bateratuari. Arau Subsidiarioek biltzen dute 8-10 urtetan herriak izango duen antolamendua, hau da, zenbat etxe egingo diren, zein bide, parkeak... Horri buruzko azalpenak entzuteko aukera izango da gaur Biterin, arratsaldeko 19:30e­tan. Bigarren hitzaldi bat ere izango da ordu berean, datorren asteazkenean, hilak 15.

Horrez gain, hilabete oso­an dago ikusgai Arau Subsi­diarioei buruzko informazioa Biterin, goizez eta arra­tsaldez: 09:00etatik 13:00e­tara eta 16:00etatik 20:00e­tara.  

Informazioa, planoetan
dago, ikusgai

Arau Subsidiarioen testu ba­teratuak aurreikusten dituen proiektuak eta aldaketak argi ikusi daitezke Biterin dagoen erakusketan. Bertan, planoetan bildua dago informazioa, hala nola, udal barrutiaren eta hiribarruaren informazio orokorra, antolamendu orokorra eta lurzoruaren kalifikazioa...

Herriko 6 gunetan izango diren aldaketa nagusiak ere ikusi daitezke. Aldaketak izan­go dira Hirigune Histori­koan, Karabel-Portu-Eliza­txon, Flo­ri­da-Sagastialde-Etxe­­berrin, Villas-Latsunbe-An­tzio­lan, Galarretan eta San­ta Barbaran. Horrez gain, udal barrutian eta hiribarruan komunikazio sa­re orokorra zein izango den ikusi daiteke, trenbide eta ibilgailuei dagokionez eta oinezko eta bizikletei dagokienez.

Herriko 6 gunetan izango diren aldaketak:


KARABEL-PORTU-ELIZATXO
1.- Aparkaleku publikoa (250 plaza)
2.- Karabelgo bizi-gunea (Etxebizitza babestuak 60
eta libreak 99)
3.- Trenbide azpiko pasabide berria
4.- Portuko bizi-gunea (etxebizi­tza babestuak 83 eta
libreak 49)
5.- Elizatxo eta Porturako sarbide-sistema aldatu
6.- Hiri-igogailua
7.- Lizeagako parkea eta plaza publikoa
8.- Lizeagako bizi-gunea (etxebizitza babestuak 40
eta libreak 63)
9.- Lizeaga kalea berritu
10.- Bertakoentzako aparkalekua

HIRIGUNE HISTORIKOA
1.- Atzietako parkea zabaldu
2.- Izpizua kaleko parkea eta aparkaleku publikoa
(120 plaza)
3.- Leokako parkea. Txingurritxoko bidezubia
erreformatzea.
4.- Atzietako bizi-gunea (etxebizitza babestuak 18
eta libreak 34)
5.- ‘La Milagrosa’ko bizi-gunea (etxebizitza libreak 26)

GALARRETA
1.- Parke Teknologikoa, ikerketa-zentroa eta
unibertsitatea
2.- ‘Industrialdea’ eta ‘Union Farmaceutica’ enpresa
3.- Hirugarren sektoreko jarduerak
4.- Industria-eremua
SANTA BARBARA
1.- Zirkuitu errepidearen saihesbidea (Santa Barbara mendi azpiko tunela)
2.- Arrigoaingo bizi-gunea (etxebizitza babestuak 29 eta libreak 22; 60 plazako aparkaleku publikoa).
3.- Santa Barbarako bizi-gunea (etxebizitza babestuak 202 eta libreak 38)

FLORIDA-SAGASTIALDE-ETXEBERRI
1.- Trenbide azpiko pasabide berria
2.- Politena parkea zabaldu
3.- Iturmendiko parkea
4.- Bizitoki dotazionalak (50 apartamentu)
5.- Trenbide gaineko pasabide berria
6.- Etxeberriko aparkalekua zabaldu
7.- Sagastialde-Etxeberriko bizi-gunea (etxebizitza
babestuak 376 eta libreak 49)
8.- Floridako bizi-gunea (etxebizitza babestuak 298 eta libreak 456)
9.- Florida kalea berritu

VILLAS-LATSUNBE-ANTZIOLA
1.- Mendi-mendian parkea zabaldu
2.- Nere Borda parkea zabaldu
3.- Kultur Etxe eta Musika Eskolarako orubea
4.- ‘Los Alemanes’eko bizi-gunea (etxebizitza babestuak 200 eta libreak 104)
5.- Hiri-igogailua
6.- Antziolako bizi-gunea (etxebizitza babestuak 56 eta libreak 18)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!