Futbol 7 Txapelketa larunbatean Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 9a, 02:00

Larunbatean, Futbol 7 Txapelketa antolatu dute Zubipen. Egun guztiko txapelketa izango da. Goizeko 09:00etan bertan bildu eta partiduak 09:30etan hasiko dira. Partiduak Zubipeko hiru zelaietan jokatuko dira eta taberna irekita izango da, beraz, pintxoak eta edariak ez dira faltako. Tartean bazkaria izango dute, giro aparta izango denaren seinale. Inskripzioak 15 euro balio ditu (bazkaria barne), eta bazkariak bakarrik 10 euro. Zintzarri eta Garin tabernetan apuntatu behar da. Talde irabazlearentzat saria10 lagunentzako sagardotegi bat
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!