Aurten ere, Astigarragako Kizkia Taldeak Sagardo Lehiaketa antolatu du Gure Izarra elkartean eta gaur izango da lehenengo sailkapen eguna. Taldeko partaideek Gipuzkoako 19 sagardotegitako sagardoa probatuko dute. Hiru Hernanikoak izango dira, hala nola, Alberro, Elorrabi eta Altzueta. Gainerako 16ak honakoak dira: Petritegi, Alorrenea, Larrarte, Oiarbide, Gurutzeta, Lizeaga, Kalonge, Barkaiztegi, Urdaira, Baleio, Ordozelai, Sarasola, Setien, Otegi, Gaztañaga eta Zalbide. Finala hilaren 29an izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!