Etxera itzuli aurretik agur beroa jaso dute Udalean aurten etorritako Saharako zazpi haurrek

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 8a, 02:00

Bujari, Abdalahi, Mohamed, Fatma, Fatimetu, Tfrrah eta Mentou, aurten uda pasatzera etorri diren 7 haur sahararrak bihar itzuliko dira etxera bi hilabete Hernanin pasa ostean. Eta etxera itzuli aurretik, agur beroa jaso zuten atzo Udalean. Egun hauetan begiraleekin batera egindako ekintza eta irteeretan ateratako argazkiak ikusi ondoren, merendola modukoa egin zuten haur, guraso, begirale eta udal ordezkariek. Etxean hartu dituzten Hernaniko familiei eskerrak eman zizkien Usoa Barrutiabengoa zinegotziak Udalaren izenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!