Motxilak bizkarrean, karpeta eta koadernoak eskutan ikusi ahal izan ziren atzo Hernaniko haur eta gazteak aspaldiko partez. Izan ere, udako oporraldia bukatuta, txintxo-txintxo atzo ekin zioten ikasturte berriari. Helduenek, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Heziketa Ziklokoek, aurkezpen eguna izan zuten atzokoa. Haur eta Lehen Hezkuntzakoek, berriz, irakasle eta lagun berriak ezagutu eta zaharrekin elkartzekoa, besteak beste. Goizez bakarrik aritu ziren eta hala, jardunaldi trinkoarekin jarraituko dute iraila bukaera arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!