Ostiral eta larunbatean jaiak ospatuko dituzte Latsunbeberri eta Marieluts auzoan eta ostiralean Futbito eta Frontenis Txapelketak jokatuko dituzte eta larunbatean ping-pongekoa. Parte hartu nahi duenak gaur du izena emateko azken eguna Karobi elkartean, 20:00etatik 20:30etara. Horrez gain, larunbatean auzo bazkaria izango da eta txartelak erosteko azken eguna ere gaur da. Iñaxi, Latsunbe eta Gailur okindegietan daude salgai. Helduen menuak 13 euro balio ditu eta haurrenak 7 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!