Hernaniko Futbol Eskola urrian hasiko da, eta izena emateko epea irekita dago, gaurtik irailaren 17ra. Hernaniko neska-mutilei zuzendua dago futbol eskola, eta adinaren arabera taldeak egingo dira. Entrenatzaile tituludunek eta formatuek emango dituzte klaseak, eta astean bi egunetan izango da aukera: astelehen eta ostiraletan, 17:15etatik 18:30etara. Kirol arropa emango zaie haurrei, eta igandetan partiduak jokatuko dituzte. Prezioak: matrikula egitea 22 euro, eta hilero 28 euro. Bi anai-arreba edo gehiago badabiltza eskolan, beherapenak izango dira. Kontakturako telefonoa: 689 751 126. Emaila: hernanifutboleskola@yahoo.es.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!