Mugikortasun Astea eta Sagar Uzta jaia hilabete honetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 7a, 02:00

Ikasturte hasiera iritsi da Astigarragara ere eta ekintza eta ikastaro aukerarik ez da faltako  irailean. Esaterako, Mugi­kor­­ta­sun As­tea izango da hilaren azken aurreko astean eta ber­tan, Oinbusa, Automo­bi­lak era­ginkortasunez gidatzeko ikastaroa, Bizikleta kon­­pontze eta mantentze ikastaro praktikoa eta Hi­tzal­di-proiekzioa Mu­gi­kor­ta­suna animalien errei­­nuan izenekoa izango dira.
Azken igandean, berriz, X. Sagar Uzta jaia an­to­latu dute, sagarraren festa eta tolareetako lanen hasiera ospatzeko. Foru plazan bertako sagar mota ezberdinak egongo dira ikusgai eta erosgai. Sagardoa egiteko prozesu guztia zuzenean ikusi eta 2010eko uztako lehenengo muztioa probatzeko aukera ere izango da. Horrez gain, honako ekintzak ere izango dira: sagar-dantza, txalapartariak, artisautzako produktuen salmenta, herri bazkaria...

Argazkigintza erakusketa bihartik aurrera
Bihar hasi eta irailaren 17ra bitarte, argazkigintza digitaleko ikastaroko ikasleek ateratako argazkien erakusketa izango da Kultur Etxean. Horrez gain, Bidaian ipuin saio antzeztua eskainiko dute hilaren 17an, Astigarrgako AEKk antolatuta.

Ikastaroetan aukera zabala eta AEKren Galderen Jolasa

Ikasturte berrirako ikastaro mordoa antolatu dituzte Asti­garragan, hala nola, aretoko dantza, argazkigintza digitala, Bollywood, Patchwork.... Urri­an hasiko dira, baina hilabete honetan eman behar da izena. AEK eta HHI-EPAn ere izena emateko momentua orain da. Eta AEKri dagokionez, irailean zehar, Galderen Jolasa izango da tabernetan, Kultur Etxe­an eta kalean. Saria: Ibai-Lur jatetxean bi lagunentzako otordua.
Horrez gain, ohi bezala, KZ Gunea, Gaztelekua, Kultur Etxea eta Aiztondo Abesba­tza martxan jarriko dira ikasturte berriarekin batera.

IRAILEKO KULTUR AGENDA:

Argazkigintza erakusketa: Irailaren 8tik 17ra, Kultur Etxean, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.
Ipuin saio antzeztua: ‘Bidaian’. Irailaren 17an, J. Barandiaran plazan 18:00etan.
Mugikortasun Astea:
- Oinbusa: irailaren 20tik 24ra.
- Automobilak eraginkortasunez gidatzeko ikastaroa: irailaren 20an, Foru enparantza. 16:00etatik 20:00etara. Izena hilaren 10a baino lehen eman behar da: 943 33 52 41.
- Bizikleta konpontze eta mantentze ikastaro praktikoa. 8 urtetik gorakoentzat. Irailaren 21ean. Frontoian 17:30etan.
- Hitzaldi-proiekzioa, ‘Mugikortasuna animalien erreinuan’. Irailaren 22an, Ikastolan.
X. Sagar Uzta jaia:
Irailaren 26an,
J. Barandiaran plazan.
Ikastaroak:
- Aretoko dantzak: ostegunetan, 20:00etatik 22:00etara, urritik ekainera, maila aurreratua. Prezioa: 109 euro.
- Argazkigintza digitala: ostegunetan 18:30etatik 20:00etara, urritik ekainera, abiatze-maila. Prezioa: 109 euro.
- Bollywood (Indiako dantzak): astelehenetan, 20:00etatik 22:00etara, urritik ekainera, jarraitze-maila.
Prezioa: 146 euro.
- Patchwork (joste-lanak ohial zatiekin): asteazkenetan 09:30etatik 11:30etara, urritik ekainera, banan-banakako maila. Prezioa: 142 euro.
- Sendabelarrak: ostegunetan, 09:30etatik 11:30etara, urritik abendura, abiatze-maila. Prezioa: 54 euro.
- Literatur tailerra: hilean behin, asteartetan gazteleraz eta ostegunetan euskeraz, 19:30etatik 21:00etara. Prezioa: 20 euro.
- Zura tailatzea: asteazkenetan bi ordutegi aukeran: 14:30etatik 17:30etara edo 17:30etatik 20:30etara, urritik ekainera, banan banakako maila.
Prezioa: 212 euro.
- Euskal dantzak: izen ematea irailaren 21 eta 22an, 19:00etatik 20:00etara Astigar elkartean. 7 urtetik gorako haurren­tzat, astean behin ordu eta erdiko saioa. Prezioa: 60 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!