Nuñez eta Irigoienek marmitakorik onenak

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 7a, 02:00

Tipula, piper berdea, tomatea, patata eta hegaluzea. Pikante punttua emateko, berriz, gindilla, baina pasa gabe. Horie­xek dira Tomas Nuñez eta Jo­xema Irigoienek marmitakoa egiteko erabil­tzen dituzten osagaiak. Eta horiekin irabazi dituzte aurten, Aste Nagusiko eta
In­txau­­rrondoko Marmita­ko Txa­­pel­ketak. Lehenengoa abuztuaren 21ean eta bigarrena, joan den larunbatean.
Bi sukaldariak Gipuzkoa­ko Sa­gardo Naturalaren Ko­fra­di­a­ren barruan, Tolarea Herna­niko taldekideak dira eta bikote gisa ibiltzen dira halako txapelketatan. Beraien marmitakoa tradizionala izaten dela azaldu dio Kronikari Irigoienek. «Donostiako Alde Zaharrekoa naiz, portukoa eta aitonak egiten zuen eran egiten dugu, tradizionala. Ba­tzuk piper txorizeroa botatzen diote, espezieak... baina gu ez gara zaleak».
Txapelketak irabazi izana zorte kontua ere badela dio Irigoienek. «Hainbeste mar­mi­­takoren artean, bat aukeratu behar da, eta nola jakin ziur hori dela onena? Ezinez­koa da. Tokatu egin zaigu» .
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!