Gazte Txokoak gaur zabalduko ditu berriz ateak, merendola eder baten bueltan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 7a, 02:00

Gazte Txokoak ikasturteari hasiera eman eta ateak berriro zabalduko ditu gaur. Ho­rre­tarako, merendola eder bat antolatu dute. Bihar eta etzi, txapa tailerra izango da, ostiralean Play Stationean aritzeko aukera izango da eta larunbatean frontenisean jokatzeko aukera.

Makina bat ekintza
Gazte Txokoa, Udalak 11-16 urte bitarteko gazteentzat eskaintzen duen txokoa da. Bertan ez aspertzeko hainbat gauza topatu ditzakete gazteek eta gainera ohiko lagunekin topatu edo lagun be­rri­ak egiteko aukera ematen du. Gazte txokoak dituen ba­lia­bideen artean, besteak bes­te, futbolina, mahai jokoak, al­­dizkariak, mahaia, ping-pong, musika, dardoak, ma­la­bareak... aurkitzen dira. Bes­­talde, hain­bat ekintza ez­berdin bi­de­ratzen dira hilabete osoan zehar, horien artean eskulanak (ispiluak, kandelak, karterak, hiru dimen­tsiotako koadroak, mosaikoak...), tailerrak (sukaldaritza, masajea, beste kulturak...), irteerak (irlara, Arcachoneko akua­par­kera, hondartzara, Bei­­gorri abentura parkera...) eta kirol ekintzak (eskalada, piraguismoa, karsak, zaldian ibiltzea, futbola, boleibola...) eskaintzen dira.

Irailean, igandetan itxita
Gazte txokoa Aristizabal ka­leko 5. zenbakian dago eta be­re ordutegia honakoa da: asteartetik ostegunera 17:00e­­­tatik 20:000etara eta ostiraletik igandera 17:00etatik 21:00etara. Hori bai, iraileko igandeetan lokala itxita egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!