Kiroldegiko frontoia leporaino bete zuten atzo ere, Porrotx eta Marimototsen fans txikienek. Ezin konta ahala kantu eta dantza ekarri zituzten pailazoek errepertorioan, eta umeek lagunduta kantatu zituzten, batzuen eta besteen gozamenerako. Lau Haizetara Akordeoi Taldea eta AEK euskaltegiaren aldeko festa izan zen atzokoa, eta Udal Musika Eskola zoriondu zuten bukaeran, aurten 25 urte bete dituena, Zorionak zuri, eta Maite Zaitut kantatuta. Nahikoa kanta eta dantza eginda ere, nekerik ez zuten bukaeran, eta denentzat izan ziren muxuak, txokolatezkoak eta marrubizkoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!