Luis Goñi bigarren, larunbatean, irabazletik 4 segundura

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 6a, 02:00

Haize Horraziko Trabesia zuten larunbatean, Gipuzkoako Trabesia Ligarako puntuagarria, eta Luis Goñi hernaniarrak bigarren postuan bukatu zuen. Irabazlea Marseillako Willian Meynard igerilaria izan zen, 3.000 metro egiteko 38 minutu eta 19 segundu behar izan zituena. Luis Goñik 4 segundu gehiago behar izan zituen, eta hirugarren Logroñoko Ivan Ilarraza iritsi zen 47 segundura. Trabesia Liga datorren larunbatean bukatuko da, Kontxako Badian, eta Luis Goñi lehenengo postuan dijoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!