Mendi martxa, Besabitik Aranora

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 6a, 02:00

Xalaparta elkarteak urteroko mendi martxa egingo du Besabitik Aranora, irailaren 26an. 08:30etan abiatuko da autobusa Xalapartatik Besabira, eta 09:00etan abiatuko dira Aranora. Bazkaria Aranoko Kontzejuan egingo dute. Bazkalondoan Toka Txapelketa, eta arratsaldean buelta Hernanira, autobusean. Lehenbailehen apuntatu behar da elkartean jarri duten zerrendan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!