Txantxangorriko Sagardo Batzordeak jakinarazi duenez, gaur hasi eta irailaren 15era bitarte izena emateko aukera dago, aurtengo Sagardo Txapelketarako. Elkarteko sozioek eman dezakete izena epe horretan (bakoitzak beste bi lagun ere apuntatu ditzake). Irailaren 16tik aurrera, gainerakoak apuntatu litezke. 27garren txapelketa dute aurtengoa; 15 sagardogileren sagardoak izango dira, eta 156 lagunentzat dago lekua afaltzeko. Izen ematea bulegoan egin behar da, eta momentuan ordaindu, 25 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!