Ikasketak helduentzat, EPA-HHIn

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 6a, 02:00

Helduentzako ikastaroak eskaini ditu aurten ere EPA-HHI ikastetxeak. Herna­nin 10 ikastaro eskainiko dituzte Antziola kaleko zentroan, eta Hernani inguruko zentroetan ere izango da ikasteko aukera: Andoain, Urnieta eta Astigarragan.

18 urtetik gorakoei emango zaizkie klaseak, dohainik, eta bi lauhilekotan banatuta: irailetik otsailera, eta otsailetik ekainera. Bigarren hezkuntzako graduatua ez dutenentzat eta graduatua dutenentzat ikastaro ezberdinak emango dituzte, goizez, arra­tsaldez eta gauez.  

Bigarren hezkuntzako
graduatua eta Unibertsitateko sarrera

Sekundariako graduaturik ez dau­katenek, aukera dute lor­tzeko EPA-HHIn. Irailaren 16an hasiko dira klase horiek, eta baita beste hiru ere: idazten eta irakurtzen ikasteko klaseak; komunikazio trebetasuna lor­tzeko klaseak, eta ezagutza orokorrak aktualizatzeko klaseak.

Unibetsitateko Sarrera Proba prestatzen ere lagun­tzen du EPA-HHIk. Ikastaro horrek berak balio du Goi Mailako Heziketa Zikloetara sartzeko probarako ere.

Hizkuntzak eta informatika
Frantses, euskera eta ingeles ikastaroak ere eskaintzen di­ra, eta gaztelania klaseak ere emango dira, atzerritarren­tzat. Informatika ikastaroa da beste aukera bat (kurtso hauek  guztiak urrian hasiko dira). 

EPA-HHI - ikastaroak

BIGARREN HEZKUNTZAKO (SECUNDARIA) GRADUATUA
EZ BADUZU

Hernani-Andoain-Urnieta-Astigarraga   

  • -Idazten edo irakurtzen ikasi
  • -Komunikazio trebetasunak hobetu
  • -Ezagutza gaurkotu
  • -Bigarren Hezkuntzako Graduatua
Hernanin   
  • Frantsesa (0 maila) - astean 2 egun
  • Euskera (0 maila) - astean 3 egun
  • Ingelesa (0 maila) - astean 2 egun
  • Informatik. (0 maila) - astean 2-3 egun
Andoainen   
  • Euskera (1. maila) - astean 2 egun
  • Ingelesa (0 maila) - astean 2 egun
  • Informatik. (0 maila) - astean 2-3 egun
Urnietan   
  • Informatika (0 maila) - astean 2 egun


OINARRIZKO TITULAZIOA
BALDIN BADAUKAZU

Hernanin   

  • Unibertsitaterako Sarrera-Probarako prestatzea, 25 urtetik gorakoentzat. Goi Mailako Heziketa Zikloetarako (Ciclo Formativo Superior) Sarrera-Probarako ere balio du.
Andoainen   
  • Informatika (0 maila) - astean 2 egun

BESTE IKASTAROAK
  • Gaztelania atzerritarrei

ESKAINTZEN DIZUGUNA...
  • -Ikastetxe ofiziala, 18 urtetik gorakoentzat, Eusko Jaurlaritzako Hezkun­tza sailaren esku da EPA-HHI.
  • -Doako matrikula
  • -Irakasle titulatu eta espezializatuak
  • -Ikasturtea bi lauhilekotan antolatua (iraila-otsaila eta otsaila-ekaina)
  • -Goizez, arratsaldez, eta gauez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!