Aurkezpen eguna, bihar

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 6a, 02:00

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek aurkezpen eguna dute bihar. DBH 1eko ikasleek Agustin Iturriagara joan behar dute, 10:00etan. DBH 2-3-4 mailakoek norbere ikastetxera: Elizatxon 10:00etan, Langilen ere 10:00etan eta Urumean 11:00etan.

Hernani BHI Institutuak bilduko ditu aurten, Herna­niko De­rri­gorrezko Bigarren Hezkun­tza­ko lehenengo mailako ikasle gehienak. DBH 2-3-4 mailetako ikasleek euren ikastetxeetan ikasiko dute. Bihar goizean dute aurkezpen eguna, bakoitzak dagokion zentruan.

DBH 1, Agustin Iturriagan
Agustin Iturriaga zentrora inguratu beharko dute DBH 1­eko ikasleek, goizeko 10:00­eta­rako. DBH 2, 3 eta 4 maila egin behar duten ikasleek norbere zentrora joan behar dute. Elizatxon 10:00etan du­te aurkezpena; Langilen ere 10:00etan dute; eta Urumean 11:00etan.

DBH 1eko gurasoek bilera orokorra, irailaren 15ean
Bestalde, DBH 1 mailako gu­ra­so guztiekin bilera egingo dute Agustin Iturriaga zentroan, irailaren 15ean. Ordua zehazteko dago, eta guztiei jakinaraziko zaie, etxera bidaliko den gutunean.

Batxilergoa eta Heziketa Zikloak, Agustin Iturriagan eta Karmelo Labakan
Batxilergoa eta Heziketa Zi­kloak egingo dituzten ikasleek ere, bihar dute aurkezpen eguna. Batxilerreko ikasleek Agustin Iturriagan dute hi­tzordua, 12:00etan. Heziketa Zikloe­tako ikasleek Karmelo La­baka zentrora inguratu behar dute, ordu berean, 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!