Izen ematea ostegun eta ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 14a, 02:00

Hernaniko 5 urtetik gorako neska-mutilek dantza taldean apuntatu nahi badute, ostegunean eta ostiralean dute aukera, 18:00etatik 19:00etara, Biteri kultur etxean. Hernaniko mutilak animatu nahi dituzte Ttarla dantza taldetik, orain bi urte arte gutxi baziren ere, taldetxo bat osatzen ari omen direlako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!