«Sakea klabea da niretzat; Ezkurrak hutsune gutxi ditu»

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 4a, 02:00

DEBUT urtea zuen bu­ruz burukoan, aurreikuspen guztiak hautsi ditu. Julen San Miguel gazteak Zeberio IIa kanporatu du finalera sartu ahal izateko. Esperietzia haundirik ez du, bai ordea ausardia, eta pe­lota inork baino biziago mugitzen du. Sake zitala, hanka biziak eta indar zakarra ditu Doneztebeko atzelariak, dohairik onenak.


Sorpresa emanda sartu zara finalean.
Bai, halaxe da. Ilusio haundia nuen buruz buruko txapelketarako eta gorputzaldi onean iritsi naiz.


Zeberio IIa kanporatu duzu, besteak beste.
Nire taldean kontrario gogorrena bera nuen, eta txapelketa guztian ere faboritoetako bat zen. Poz haundia hartu nuen bera kanporatuta. Lasai atera nintzen kantxara, galtzeko ezer ez neukalako, eta ondo atera zi­tzaidan.


Joku puntu onean al zaude gaurko?
Partidu asko jokatuta gaude. Udara luzea izan da, eta neke puntu bat su­matzen da, 30 partidutik gora jokatu ditut bi hilabetetan. Dena dela, indarrez ondo nago eta gorputzaldi onean.


Garaipen asko lortu dituzu azken boladan...
Bolada onean nago. Azken lau urteak onak izan dira niretzat eta txapelketa batzuk irabazi ditut. Garrantzitsuenak, binakako bi txapelketa ofizialak irabaztea: Bina­kako Txapelketa Nagu­sia, 2006­an; eta Aoiz Tor­neoa, 2008an.


Nola ikusten duzu Ezkurra?
Koteto Ezkurra txapeldun haundia da. Ondo dago. Indarrean ikusten da, eta ilusioa dauka final honetarako.


Zein da klabea Ezkurrari irabazteko?
Sakea. Sakea klabea da niretzat. Ezkurrak hu­tsune gutxi ditu, eta nire armak ondo aprobetxa­tzea behar-beharrezkoa dut. Kontzentrazioari eus­ten saiatuko naiz, ha­sieratik partiduan sar­tze­ko. Hortik aurrera iku­siko da.

Pelota aukerarekin gustora?

Gustora. Bizi samarrak aukeratu ditut, sakearekin min egiten saiatzeko. 128 gramoko bi, 130 gra­­moko beste bi, eta 123 gramoko bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!