‘Zikuñagako Ama nun? Ermita noiz?’ auzo-martxa, atzo.

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 5a, 02:00

Aldarrikapen eguna ere bazuten atzo Zikuñaga auzoan. Eguerdian, auzotarrak bildu ziren, eta Zikuñagatik Papelera Guipuzcoanarako bidea egin zuten. Aldarrikatzen zutena: orain 31 urte desagertutako Zikuñagako amabirjina non den, eta orduan bota zuten Zikuñagako ermita noiz egingo duten berriz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!