ZIGOR Iturrieta korrikalariak 3garren egin zuen Mont Blanc-eko Ultra Trail proban, munduko mendi-probarik gogorrenetakoan. 10 ordu eta 49 minutuan egin zituen Iturrietak 90 km, hasi Courmayeurren eta Chamonixeraino. Munduko mendi-probarik ederrenetakoa da Mont Blancekoa. Aurten aldatu egin dute bidea, eguraldiagatik. Berez 166 km, eta 9.500 metroko desnibela du, 46 ordutik behera egiteko. 58 herrialdetik joandako 1.400 lagunek hartu dute parte, aurten ere. Bi faboritoren atzetik bukatuta (Jezz Bragg eta Mike Wolfe), ezusteko ederra eman zuen Iturrietak. Euskadiko Selekzioko kidea da Iturrieta, eta sekulako marka jarri du, selekzioaren historiarako.
Euskadiko Kopan txapeldun Iturrieta Eubakoa da, bizkaitarra, eta 10 urte daramazki Hernanin bizitzen. Mendi-probetan 3 urtez ari da (lehen triatloiak egiten zituen). Aurten Euskadiko Kopa irabazi du, eta Hiru Haundiko proban lehenengo zijoala, gaizkitu eta utzi egin behar izan zuen. Sukaldaria da Oiartzunen, eta entrenatzeko nahi adina denbora izan ez arren, marka ederrak egiten ari da. «Jarraitzeko gogo biziz dago», eta zer esana emango du, hemendik aurrera ere.