Guraso eta haurren beharrei aurre egiteko prest, Maritxu haur-txokoa

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 8a, 02:00

Inma Valles eta Arantxa Alus­tizak Maritxu haur-txokoa ireki zuten astelehenean. Bertan, 0-11 urte bitarteko hau­rrei eta be­raien gurasoei zu­zen­dutako zerbitzua es­kain­tzen dute Izaskun Niño hezi­tzailearekin batera. 0-3 ur­te bi­tartekoentzat haur­tzain­degi moduan funtzionatzen du Ma­r­itxuk eta 4-11 urte bitartekoentzat, ludoteka gisa.
Kro­nikari azaldutakoaren ara­bera, halako zerbitzu ba­ten behar haundia ikusten zuten Hernanin eta segituan konprobatu dute hori. «Za­bal­tzera gindoazela iragarri genuen Kro­ni­kan eta astebetean plazarik gabe geratu ginen txikienentzat. Da­goe­­ne­ko 16 pertsona ditugu zain 0-1 urte bitarteko gelarako. Abuztuan ireki­tzeko ere es­ka­tu ziguten askok udal haur­tzain­degia oporretan egoten delako. Eskaria sekulakoa da eta pena haundia ematen du tokirik ez dagoela esateak», dio Alustizak.
Maritxu haur-txokoak goizeko 07:30etan irekitzen ditu ateak eta arratsaldeko 19:00ak arte egoten dira zabalik. Gu­rasoen beharren arabera fun­tzionatzen du. Batzuk, esaterako, goizean lehenengo orduan eramaten dituzte haurrak, ho­riek bertan gosaltzen dute eta  ondoren, hezitzaileak eskolara eramaten ditu. Janaria gurasoek eraman dezakete edo bertara katering bidez ekar­tzen dutena daukate aukeran, su­kalde txiki bat ere bai baitute.
Beranduago joan eta bertan egoten diren gurasoak ere badira, hori baita Maritxuren fun­tzionamendua. «Garran­tzia haun­­­­dia ematen diogu gurasoak bertan egon ahal izateari, haurrak gurasoengandik bana­tzea asko kostatzen baita. Ego­kitze prozesua pixkanaka izatea nahi dugu».

Egokitutako gelak eta materiala
Hiru hezitzaileek argi dute Maritxu ez dela asistentziala soilik. «Guraso askok pentsatu ez arren, hemen haurrek ikasi egiten dute». Horretarako, adin bakoitzerako egokituta dituzte gelak eta materiala. 0-1 urte bitarteko gelan, tronak, hamakak, sentsibilitate mantak, aldatzeko mahaiak, sehaskak... dituzte. 1-2 eta 2-3 urte bitarteko geletan antzeko ma­te­riala dute, baina trona eta sehaskarik gabe eta haurrei ego­kitutako komunak dituzte, besteak beste. Zaharrenek be­rriz, tailerrak dituzte plastika lantzeko, psikomotrizitatea...
Lokala Gabriel Zelaian da­go, 3garren zenbakian, «gu­ne aproposean», dio Alustizak. «Ero­tuta ibili ginen tokia bila­tzeko, baina azkenean aurkitu genuen. Dena dauka: leku lasaian dago, parkea aldamenean dugu, aterpe ederra...»; izan ere, haurrekin kanpora ateratzea beraien fun­­tzio­na­menduaren barru­an sar­tzen da. Informazio gehiago 943 05 85 50 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!