Etxera itzuli aurretik, azken egunak aprobetxatzen

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 4a, 02:00

Bujari, Abdalahi, Mohamed, Fatma, Fatimetu, Tfrrah eta Mentou, aurten Hernanira etorri diren ume sahararrak dira. Uztailaren hasieran iritsi ziren bertako familiekin uda pasa­tzera eta bi hilabeteren ostean, datorren ostegunean itzuliko dira etxera. Gauza mordoa egin dituzte bertan, bai taldean, begiraleekin, eta baita familiekin ere eta oso gustora dabiltzala azaldu diote Kronikari. Astelehenetik ostiralera egunero bildu dira goizetan, Nagore Arraras eta Aroa Lasa begiraleekin eta besteak beste, hondartzara, mendira, igerilekura, Igeldora, Tolosara, Reala animatzera... joan dira. Eta azken egunak aprobetxatzeko ere, ekintza mordoa antolatu dituzte: haur, familia eta begiraleekin afaria, festa saharauia Tolosan... Bertako familiekin ere egin dituzte irteerak. Batzuk Port Aventurara, beste batzuk, Beni­dormera, Galiziara, Ma­dri­lera, Frantziara, Aizarnako baserrira... joan dira.

Ondo pasatzeaz gain, osasuna zaintzea helburu
Haurrak hemen dauden bi­tar­tean, ondo pasatzeko au­ke­ra iza­ten dute, baina ho­rrez gain, osasun azterketak egiten diz­kie­te. Begiraleen esanetan, «nor­­malean burdina izaten du­te baju xamar eta elikadurarekin lotura duten beste arazo batzuk, eta bi hilabeteko egonaldian segituan nabaritzen da aldea».

«Oporrak Bakean egitasmoaren azken urtea izatea nahi genuke»
Haurrak, begiraleak eta fa­mi­liak oso gustora daude Oporrak Bakean egitasmoarekin, gustora pasatzen baitute uda elkarrekin, baina azken urtea izatea nahi lukete. «Guk nahi duguna, Saha­ra libre izatea da», azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!