«Ez naiz orain 10 urtekoa, baina jokuz oso ongi nago»

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 4a, 02:00

bederatzi aldiz irabazi du buruz burukoa, eta gaur 12garren finala du. Ezkurra lesio bolada bat pasata iritsi da finalera, Urrutia Iari irabazita. Kronikari aitortu dio, aspaldiko ilusio haundiena egin diola, gaurko finalean sartzeak. Obsesiorik ez omen dauka 10garren txapela jazteko, eta presiorik gabe aterako omen da, doneztebarra.


Forma onean ikusi zaitugu txapelketan.

Jokuz oso ongi nago; ez naiz orain 10 urtekoa, hori badakit, baina indarrean nago.


Lesio guztiak ahaztuta?

Bolada txarra pasa dut. Kezka eta bildur asko ibili ditut eta horrek nekatu egiten du. Orain ez dut minik sumatzen. Fisikoa mantendu egin dut, eta progresio ona izan dut, 8 hilabeteotan.


Urrutia Iari ondo irabazi zenion.

Barruan nuen guztia ate­ra nuen. Kontrario gogorra zen finalerdiak hasteko, eta bera zen faborito. Aspaldiko ilusio haundiena sentitu nuen Mi­guel Mariri irabazita.


Eta 10garren txapela eskura duzu...

Ez nago horrekin obse­sio­natua. Kriston poza hartu dut finalera pasata, eta badakit, buruz burukoa irabazteko az­ken aukera izan litekeela gaurkoa. Datorren urtean 38 urte egingo ditut; gazteak oso fuerte da­toz... holakoa da bizitza.


San Miguel herritarra duzu, ezagutzen duzu...

San Miguelek asko jokatu du txapelketa guztian. Pelotari agresiboa da, azkarra, eta sake ona du. Baditu hutsuneak ere, ordea. Ez da oso konstantea, eta partidutik ateratzen saiatu behar dut.


Zein da klabea horretarako?

Partidu hasiera. Hor ikusiko da ze tenpletan ate­ra den bakoitza. Nik ea sake batzuk sartzen dizkiodan hasiera horretan.


Dirua kontra izatera ohitzen al zara?

Ez zait deus inporta. Ez dut batere minik horregatik. Esan dizut ez naizela lehengoa, eta nik hori badakit. Orain presiorik gabe ateratzen naiz kantxara, eta gainera, faborito ez naizenetik, jarraitzaile pila bat ditut.


Pelotak?

San Miguelek baino mo­tel­xeagoak aukeratu di­tut, bajua­go­­ak; jokatzen uzten dutenak eta peloteorako egokiak. 126 gramoko bi, 125eko, 128­ko, eta 129ko bana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!