jai giroan ibiliko gara iraileko lehenengo asteburuan, Zikuñaga auzoko jaiak direla medio, eta jai giroa izango da nagusi hilabete osoan. Izan ere, Zikuñagako jaiei Latsunbeberri eta Marielutseko jaiek hartuko diete erreleboa eta azken horiei Karabel auzokoek. Eta auzoetako jaiak bukatzear direnean, Euskal Jaiak hasiko dira Hernanin. Festarako aitzakiarik ez da faltako beraz, hilabete honetan. Horrez gain, Sagarra eta Sagardoaren Egunaz gozatzeko aukera izango da irailean, Tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak antolatuta. Trikitilari gazteak beraien dohainak erakusteko moduan izango dira, baita ere, XIIgarren Gazteen Trikitixa Txapelketa antolatu baitu Kriskitiña dantza taldeak. Eta musikari dagokionez, albokariek ere izango dute beraien tokia hilabete honetan, Albokarien Topaketekin. Nabarmentzeko ekintzen artean, Mugarri Bisita eta Mugikortasun Astea ere ezin aipatu gabe utzi. Azken hori dela eta, Mugikortasun Plana eta dokumentala izango dira ikusgai Biteri Kultur Etxean. Koxka elkarteak antolatuta, berriz, kirol egokitua izango da.
Mikologia erakusketa eta bizikleta tailerra,
besteak beste
Ohi bezala, hilabete honetan ere ez dute hutsik egingo erakusketa, Kalez Kale Kantari, Igande Musikatu, antzerki, ikus-entzunezko emanaldi eta bigarren eskuko azokak. Dena dela, berezitasunak ere izango dira; esaterako, erakusketen artean, mikologia erakusketa izango da Plaza Berrin, Urretxa elkarteak antolatuta, eta bigarren eskuko azoka berezia izango da eta bizikleta tailerra jarriko dute.
Iraileko kultur agenda
Irailak 1-6 Biteri Kultur Etxeko ikastaroetan aldez aurretik izena emateko epea. Biteri Kultur Etxean, 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Irailak 1-30 Erakusketa: Hernaniko hiri antolamendurako Arau Subsidiarioen berrikuspenaren testu bategina.
Irailak 4,5 Zikuñaga auzoko jaiak.
Irailak 5 Porrotx eta Mari Mototsen emanaldia, Hernani Musika Eskola Publikoak antolatuta. Kiroldegiko frontoian, 18:00etan.
Irailak 10-11 Stock Azoka, Berriak elkarteak antolatuta, Atsegindegi plazan.
Irailak 11 Kalez Kale Kantari, Plaza Berrin, 12:00etan.
Irailak 17, 18, 19 Euskal Jaiak.
Irailak 18 Karabelen auzo eguna.
Irailak 19 Sagarra eta Sagardoaren Eguna, Tolarea Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak antolatuta, Gudarien Plazan.
Irailak 19 XII. Gazteen Trikitixa Txapelketa, Kriskitiña dantza taldeak antolatuta, Gudarien Plazan, 12:00etan.
Irailak 19 Urretxa Mikologia Elkartearen erakusketa, Plaza Berrin.
Irailak 24-25 Albokarien Topaketak.
Irailak 25 XXI. Mugarri Bisita.
Irailak 26 Igande Musikatuak, Tilosetan, 18:00etan.
Irailak 20-26 Mugikortasun Astea.
Irailak 20-25 Mugikortasun Planaren erakusketa eta dokumentala, Biteri Kultur Etxean.
Irailak 22 Antzerkia, Biteri Kultur Etxean, 19:30etan.
Irailak 23 Ikus-entzunezko emanaldia, Biteri Kultur Etxean, 19:30etan.
Irailak 24 Kirol egokitua, Koxka elkarteak antolatuta, Atsegindegi plazan, 19:30etan.
Irailak 25 Bigarren eskuko azoka berezia eta bizikleta tailerra, Atsegindegi plazan.