Hernaniko Udal Euskaltegia martxan da berriz ikasturte berriari gogoz ekiteko eta dagoeneko zabalik dago matrikula egiteko epea. Irailaren 24ra arte izango da zabalik. Goizez eta arratsaldez eman daiteke izena, 09:30etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara.
Eskaintza zabala
Eskaintzari dagokionez, aukera zabala dago ikasturte honetan ere. Alde batetik, euskalduntzea: 2 ordu egunean, astelehenetik ostegunera; goizez, arratsaldez eta gauez; eta tutoretzak barne, ikasle bakoitzaren premiei erantzuteko.
Bestetik, guraso eta merkatarientzako taldeak: eguerdian, 14:30etatik 16:30etara; astean 6 ordu, 3 egunetan 2 orduz egunean. Horrez gain, autoikaskuntza eta azterketak prestatzeko aukera dago: HABE (1, 2 eta 3 mailak), IVAP, EGA... Erabilera sustatzeko hainbat jarduera ere badaude: asteburuko barnetegiak, tailerrak, hitzaldiak...
Informazio gehiagorako, deitu 943 33 18 96 telefonora edo idatzi helbide honetara: euskaltegi@hernani.net.