Ostiralean hasi eta sardinada eta kontzertuak izango dira

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 4a, 02:00

LASUNBEBERRI-MARIELUTS auzoko jaiak urtetik urtera indartuz doaz eta aurten, auzo eguna ospatu beha­rre­an, bi eguneko festa antolatu dute. Egun haundia larunba­tean izango da orain arte bezala, baina ostiralean ere izango dira ekintzak. Futbito eta Frontenis Txapelketak joka­tu­ko dira arratsaldean eta on­do­ren, sardinada eta rock kon­tzertuak izango dira. Herriko hiru taldek joko dute: Met-Heav, Hilotz eta New Souls taldeek, hain zuzen.

Txapelketekin sortzen zen giroari eusteko asmoz luzatu da festa
Aurten laugarren urtea da La­tsunbeberri-Marieluts auzo­an fes­ta antolatzen dela. Orain arte iraileko bigarren larun­ba­tean izan da auzo egu­na, iaz izan ezik, eta aurten, bi egu­netara zabaltzea erabaki du Jai Ba­tzordeak. «Kontua da orain ar­te os­tira­l­e­tan Futbito eta Fron-tenis Txa­pelketak jokatu izan direla, larunbatean ez ze­go­e­la­ko denborarik dena egi­te­ko, bai­na besterik ez, eta hor sor­tzen zen giroari ja­rraipen bat eman behar zi­tzaio­la pro­po­satu zen. Hala, sardinada eta kon­tzer­­tuak an­tolatzea erabaki du­gu. Proba­tu egingo dugu ea no­la atera­tzen den eta datorren ur­tean ikusiko da!», azaldu du­te.

Txapelketetan izen ematea eta bazkariko sarrerak salgai asteazkenera arte
Futbito eta Frontenis Txapel­ketak ostiralean jokatuko dira eta Ping-pong-ekoa larunba­tean. Txapelketa horietan par­te hartzeko, izena asteazkena baino lehen eman behar da Karobi elkartean, 20:00etatik 20:30etara. Horrez gain, larunbatean, auzo bazkaria izango da eta txartelak salgai daude asteaz­kenera arte, baita ere, Iñaxi, Latsunbe eta Gailur okinde­gietan. Helduen menuak 13 euro balio ditu eta haurrenak 7 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!