Kadete, junior eta seniorrak astelehenean hasiko dira entrenatzen, eta haurrak 20an

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 3a, 02:00

Judo elkarteko kadete, junior eta seniorrak astelehenean hasiko dira entrenatzen. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiralero izango dira entrenamenduak 20:00etatik 21:30etara. Haurrak, berriz, hau da, infantil, alebin, benjamin eta txikiak, irailaren 20an, astelehenean hasiko dira. Ordutegia honakoa: astelehen eta azteazkenero, 17:15etatik 18:10etara (2003-2004 jaiotakoak); 18:10etatik 19:05etara (2002-2001 jaiotakoak); eta 19:05etatik 20:00etara (2000-1999 jaiotakoak). Astearte eta ostegunero, berriz, 17:15etatik 18:10etara (2003-2004 jaiotakoak); 18:10etatik 19:05etara (2002-2001jaiotakoak); eta 19:05etatik 20:00etara (1999-98-97 jaiotakoak). Izen emateko orriak Kiroldegiko bulegoan daude. Haur berriek 15 egun edukiko dituzte judoa probatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!