Abuztuaren 31ko goizaldean gertatu da erasoa, ordubiak inguruan. Udaltzaingoek jakinarazi dutenez, ezezagun bat edo
batzuek su eman diete Iturregi eta Aristizabal kaleetan zintzilikatutako hondakin poltsetako batzuei. Auzotarrek Kronikari adierazi diotenez, Karobietan ere su eman zieten zintzilikario batzuei. Suetako batzuk bertako herritarrek itzali zituzten eta besteak udaltzainek estintoreekin. Astelehen gauean zintzilikatutako poltsek plastikoak eta ontzi arinak zeuzkaten eta horiei su emanda sortu ziren garrek belztu zituzten zintzilikarioak eta inguruak, hogei bat familiarenak, batzuk etxe bakarrei dagozkienak eta beste batzuk multzokakoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!