San Miguelek biziagoak eta Ezkurrak motelxeagoak, bihar finala irabazteko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 3a, 02:00

Casino Kursaal Banakako Txapelketako finalerako materiala atzo aukeratu zuten bi finalistek, hau da, San Miguel eta Ezkurrak, eta guztia prest dago biharko norgehiagokarako. Biak gustora geratu ziren aukeran zeuden pelotekin (larru horizkoak, lehenengo aldiz). San Miguelek 130eko eta 128ko bina pelota aukeratu zituen eta 123ko bat. Ezkurrak, berriz, 126ko bi pelota eta 129, 128 eta 125eko bana. San Miguelek biziagoak eta pixu haundikoak aukeratu zituen, saketik mina egiteko asmoz, eta Ezkurrak motelxeagoak, peloteorako egokiagoak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!